Donostiako Itzulia

Donostiara itzulera 42 kilometroko ibilbide zirkularra da. Mapa Upwork plataformako bezeroei aurkezpen gisa egin zen. Adibide honetan, errepide eta eraikin nagusiak biltzen dituen oinarrizko mapa sinple bat erabili da.

Olaberriako Baso eskola

Baso Eskola naturan egiten den hezkuntza eredua da. Neska-mutilek basoan edo ingurune natural batean jolasten, ikertzen eta ikasten dute, eta helduek behatzaile papera egiten dute, adin txikikoei gidatu gabe lagunduz. Baso Eskola proiektuan basoa haurren independentzia eta autoestimua lantzeko tresna bilakatzen da eta curriculum baten edukiak lantzen dira. Proiektuak natur ingurunearen interpretazioa errazteko hezkuntza arduradun eta adingabeentzako mapa bat diseinatzea zuen helburu.

Eraikin historiko baten teilatuaren inspekzioa

Teilatuaren altueraren eta sarbide mugatuaren ondorioz, droneen erabilera irtenbide eraginkorra izan zen beharrezko informazioa biltzeko, langile teknikoak arriskuan jarri gabe eta makineria jasotzeko beharrik gabe.